20110509

Euskara HIru Errekan, Tres Arroyosen


Betidanik jakin dugu euskaldun asko direla Tres Arroyosen, baina sekula ez dira leku batean elkartu. Hala eta guztiz ere, mila bederatziehun eta larogeita hemeretziko maiatzean biltzar batetik sortu zen lehenengo Euskal Etxea, HIRU ERREKA izenekoa.

Gero, jadanik, bi mila eta hiruan Mar del Platan bizi zen mutil bati deitu zioten Euskal Etxeko zuzendariek. Mutilak lan egiteaz gain euskara ikasten zuen. Gainera, mutila giharduna eta erakargarria omen zen (ez dakit orain).

Dena den, mutila Tres Arroyosera itzultzekotan omen zen. Urte horretatik ere HABEko plataforman ikasten hasi zen. Honela astero-astero euskarazko saio bat egiten hasi zen. Horretaz gain, astebururo irratiko programan egiten zuen euskarazko atala. (Zenbakaitz…..radio vasca deitzen da). Kolektibitate festan ere parte hartzen zuen euskarari buruz kontuetan eta klaseak zabaltzeko.


Ekintza guztiek zabalkunde handia izan zuten.

Hala Euskal Herritik itzuli orduko Chavesko jendeak ere deitu zion baita euskara irakasteko.

Aurten egingo dugu lehen kurtsoa txikientzat.
Bueno, hau da, labur-labur esanda, nire euskal etxean euskarak izan duen historia.

No hay comentarios: