20110509

Nire esperientzia Euskal Erria euskal etxean, Montevideon


Posible al da euskara ikastea Euskal Herritik kanpo?? erantzuna da bai, posible da, eta gainera beste kontinenteetatik. Orain dela 20 urte hasi zen Argentinan egitasmo bat euskara ikasteko, programa hori “Argentinan Euskaraz” deitzen zen.

Oso esperientzia interesgarria izan zen programako kideentzat eta proiektu hori Euskara Munduan-en hazia da, adibidez Montevideon EGA duten hiru pertsona daude, Argentinan Euskaraz programako aurreko kideak dira. Euskara Munduan-en helburua da euskara zabaltzea mundu osoan, eta edozein lekutan bizi diren pertsonak proiektuko kideak dira. Euskara Munduan-ek dauzka Kolombiako, Uruguaiko, Argentinako, Txileko, Peruko, Brasilgo eta ez dakit nongo kideak, eta bere sistema erosoa da: astero, saio berria agertzen da eta saio berri honek dauka azken lana. Beharrezkoa da azken lana bidaltzea ikasleari. Plataforman daude ariketa asko egiteko, entzumenak, bideoak eta mota askotako jarduerak.

Urtero bi aldiz egiten ditugu barnetegiak euskaraz bizitzeko, eta saioak praktikatzeko, baina uste dut euskara erabiltzeko direla barnetegiak. Bai, posible da euskaraz bizitzea Hegoamerikan. Ni Euskara Munduan-eko kidea naiz eta orain arte zoragarrizko esperientzia izan da.

No hay comentarios: