20110602

1. narrazioa

Jon Arretxek "Zazpi kolore" liburuan egin zuena egingo dugu ikastaroan: narrazio bat idatzi. Blogean jarri ondoren, narrazioaren izenburua zein den eta egileak zein kolorerekin identifikatu duen asmatzen saiatuko gara.



Estatu Batuetan jaio nintzen eta, urte bete betetzean, gurasoek dibortziatzea erabaki zuten. Ama eta biok itzuli ginen Argentinara eta aitarekin kontaktua galdu genuen. Hamasei urte nuenean, aita ezagutu nahi nuen, baina ez nekien nola aurkitu.

Hara bidaia egin zuen lagun batek aitaren telefono zenbakia lortu zidan. Deitzean, aitari berria eman nionean hitzik gabe geratu zen. Hitz gutxitan laster deitzeko esan zidan eta deialdia moztu zuen. Horrela egin zuen, lehen baino lasaiagoa zegoenean, deitu zidan. Pozaren pozez, biok denbora luzean etengabe hitz egin genuen. Zein altua nintzen, zer egiten nuen, zer kirol gustatzen zitzaidan galdetu zidan. Oso pozik zegoen, txikitan ezagututako semea entzuten ari zelako. Handik hiru hilabetera San Franciscora joan nintzen bizitza egitera eta familia ezagutzera. Aitaren etxean bizi izan nintzen denbora zoragarria izan zen. Antzeko gustuak, ohiturak eta keinuak nituela ohartu nintzen. Nahiz eta txikitatik nire sehaska ez kulunkatu, nire galderei erantzun ez, aita ezagutu nuenetik orain arte erlazioa disfrutatzen dut. Orain dela urte batzuk Kaliforniatik dei bat jaso nuen. San Franciscon bizi den aitarena zen. Gabonak lehen aldiz pasatu genituen elkarrekin.

Zein izenburu ote du narrazio honek?
Besarkada - Aitarik gabe - Pozaldi

Zein kolore du narrazio honek?

Urdina-Berdea-Horia-Zuria

No hay comentarios: