2009 urtarrila, Euskara Munduan programako barnetegia, Montevideon
Nire herrian euskal etxe asko daude, eta etxeetan euskal kultura zabaltzen dute. Haize hegoa da nire euskal etxea, eta Montevideoko euskal etxerik gazteena da.
Nahiz eta hasieran dantzak bakarrik egin, euskara iritsi zen nire euskal etxera 1997 urtean gutxi-gorabehera.
Uruguaiko bi neska, nire ahizpa Paola eta Lucia, Argentinara joan ziren eta parte hartu zuten euskara kurtsoan. Lehen Barnetegitik etorri eta gero, klaseak ematen hasi ziren, eta ni joan nintzen lehenengo kurtsoetara.
Euskal etxeko jendearekin (dantzariekin) egiten dira kurtso hauek baina gero beste pertsonak etorri ziren euskal etxera euskara ikasteko.
Urte batzuetan Paolak eta Luciak Argentinan ikasi zuten, eta gero, Euskal Herrira joan ziren irakasleak izateko. Orain biak irakasleak dira, eta beste mutil batek ere, Leonardok, EGA azterketa egin zuen, eta bere ere irakaslea da orain. Beraz, hiru irakasle ditugu hemen.
Duela gutxi hitzarmena egin zen HABErekin eta horregatik euskara Unibersitatera iritsi zen. Euskaldun eskola batean eta nire euskal etxean ere euskara-klaseak daude.
Euskal udalekuak ere egiten ditugu, eta euskal etxeko beste lagun batzuekin gauzak antolatzen ditugu: jokoak, txapelketak, erakusketak, etab. Eta euskara beti agertzen da.
Aurten hasi gara Karina eta biok klaseak ematen umentzat eta oso ondo ateratzen ari dira: Karinak txikiei ematen dizkie klaseak eta nik, gazteei.
No hay comentarios:
Publicar un comentario