20110509
General Rodriguezen
General Rodriguez-en, orain dela hamaika urte Euskal Etxea sortu zen eta harekin euskara-ikastaroak ere bai. Harrezkeroztik beti izan ditugu ikastaroak. Bi euskara-talde daude: Umeentzat eta helduentzat.
Apirilaren lehenengo egunean hasten dira ikastaroak, abenduaren 3an, Nazioarteko Euskararen Egunean, bukatzeko. Urtero jai berezia antolatzen dugu ospatzeko. Esate baterako, klasean egiten ditugun bideoak, dramatizazioak, dantzak, olerkiak, euskaraz karaokea, denon aurrean aurkezten ditugu.
Astero “EUSKALDUN ORDUA” irratsaioan – ordu bateko saioa da- Martinek eta Ana Laurak euskararen alde hitz egiten dute; eta, zorionez, jende askok entzuten du saio hori gure herrian.
Urtero Euskal aste nazionala ospatzeko zenbait lehiaketa antolatzen dituzte, eta guk beti parte hartzen dugu. Adibidez, pasadizo lehiaketa, amodiozko gutunak, errezetak, euskararen aldeko idazlanak, bideoak. Egia esateko sari batzuk jaso ditugu.
Gure Euskal etxean euskarazko filmak ere proiektatzen ditugu.
Azkenik, Herria da gorputza, hizkuntza bihotza da, eta gure Euskal etxean euskararen taupadak sentitzen ditugu.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario