20110501

Gu ere poeta

Rio Cuartoko (Argentina) barnetegian, ikasle batzuek Kirmen Uriberen Bilbao-New York-Bilbao liburuaz hitz egin zuten. Online kurtsoan gaia gehiago lantzea erabaki genuen eta, besteak beste, Lagun bat poema musikatua jorratu genuen. Ondoren, ikasleei antzeko egitura erabiltzeko eskatu genien. Hona hemen Hego Ameriketako euskal poeten lanak,



LAGUN BAT

Bada gorroto dudan lagun bat
Zuhaitzean gora egin nahi dudanean
“ez, ez, ez, hobeto ez”, esaten dit,
“laprast eroriko zara lurrera”.

Bada gorroto dudan lagun bat
Gitarra jo nahi dudanean
“ez, ez ez, hobeto ez” esaten dit,
“soka bat apurtuko duzu berehala”

Bada gorroto dudan lagun bat
Mendietan gora egin nahi dudanean
“ez, ez ez, hobeto ez” esaten dit,
“ez da ezer izango eta behera etorriko azkarra”

Bada gorroto dudan lagun bat
Nire lagunekin kartetan jokatu dudanean
“ez, ez ez, hobeto ez” esaten dit,
“Partida bakarra irabaziko duzu 2x3 batean”


HIRU LAGUN

Hiru lagun nirekin doaz aspaldiko
Nor, Non eta Noiz
Bere izenak ziren;
Egun batez, mozkorra nintzenean ,
Euren aurpegiak
Ikusi ahal nituen
Eta euren benetako izenak
Aurkitu dut:
Ni, Hemen, Orain.


Jendearen, zeruaren, ibaien, oihanen eta mendien artean

Mendietan gatibu joan dira nire egunak,
Eta bertatik irten arte ez nintzen konturatu.
Orduan ezagutu nuen urruntasuna, bakardadea eta hustasuna,
Eta atzean utzitako guztia gabetsi nuen.


Nire oroitzapen eta ametsak, zure begirada, dena geratu zen han.
Eta, orain arrotz bat naiz; oroi-minez bizi dena,
urruntasunak ukatzen diona gogoratu
eta hemengoa eta hangoa aurkitu eta alderatzen ari dena.


Zain nago, noiz izango zure artean,
bertako ekiloreen artean, berriro geografiaren gatibu,
Nire ametsak eta zure begirada
Noiz elkartuko zain,
Jendearen, zeruaren, ibaien, oihanen eta mendien artean.



AITAREN MENDIA

Aitaren mendia ikusitean,
eta baserri antzinakoa
ikusi dudan momentuan
hor dagoen historia nirea da

Historia belarretan dago
historia nirea non da?
Historia elurretan dago
Nork daki egia?

Mendi hartan dago sekretua.
Nire bizitzaren jatorria
aitaren mendian dago,
milaka urteko egia da.



ADISKIDETASUNA

Adiskidetasuna arrosa bezalakoa da
bere kolorea oso polita da,
eta bere egitura hauskorra;
baina, zaintzen ez bada,
zapuztu egingo da.

Dena pasatu eta
bukatu aurretik,
Izan konfiantza lagunarengan;
Lagunaren eskua baita
bakea sentiaraziko dizuna.



LAGUN BAT

Bada beharrezko dudan lagun bat
Euskaraz idazten hasi nahi dudanean
“Ez, ez, ez! akatsa”, esaten dit
Hau pena! Saiatu berriro!

Bada beharrezko dudan lagun bat
itzulpen bat egin nahi dudanean
“Ez, ez, ez! Aldrebestu” agintzen dit
Lasai! Hurrengoan hobetuko duzu.

Bada beharrezko dudan lagun bat
Euskaraz hitz egin nahi dudanean
“Ez,ez, ez! -ELA erabili!” esaten dit
“Pixkanaka-pixkanaka hitz egitea erraza da”.

Bada beharrezko dudan lagun bat
Lagun horren izena Gramatika da
“Bai, bai, bai!” esaten diot beti
“Kasu egingo dizut”.


BASOKO LAGUNA

Bada maite dudan lagun bat
basoan lan egin nahi dudanean
“ez, ez, ez hobeto ez” esaten dit,
“otsoak han daude eta hilko zaituzte”

Badira maite ditudan herriko lagunak
basoan lan egin nahi dutenean
“bai, bai orain bai” esaten didate,
“otsoak han daude eta hil beharko dituzue”

Lagun batek bakarrik ez dezake ezer egin,
Herriko lagun guztiak indartsuak dira
“bai, bai, orain bai” esaten didate
Otsoak han daude, baina bihar ez dira izango

Eta bada maite dudan lagun bat
basoan lan egin nahi dudanean
“bai, bai orain bai” esaten dit,
“basoa oso lasaia da, orain ez dago otsorik”
orain ez dago otsorik



HOSTOA ETA HEGAZTI HEGALARIAK

ZUHAITZ BAT LURRERATUKO DUZU
BI, HIRU, LAU
BAINA HOSTOA EZ.
BETI HOSTO BAT SALBATUKO DA.
ETA EGUZKIEN AZPIAN HEGAN EGINGO DU.

HEGAZTI BAT GILTZAPERATUKO DUZU
BI, HIRU, LAU
BAINA BERE KANTUA EZ
BETI BI GAUZA BETIEREKO EGONGO DIRA
IDEIAK ETA MAITASUNA.




Nire arima

Bada maite dudan lagun bat
Nire helburua lortu nahi dudanean
“bai, bai, bai, hobeto bai”, esaten dit
“zuk egin ahal duzu eta”.

Bada maite dudan lagun bat
baikor sentitu behar dudanean
“bai, bai, bai, hobeto bai”, esaten dit
“Gauza ederretan pentsatzea”

Bada maite dudan lagun bat
Gaixotasunaren aurka egin nahi dudanean
“Bai, bai, bai, jaso bai” esaten dit
“zuk egin ahal duzu eta”


Bada maite dudan lagun bat
lagun hori gainditzeko nahia da
“Bai, bai, eta baietz” esaten diot egunero
“Beti kasu egingo dizut, bada”

No hay comentarios: