20110509

Valparaison, Txilen


Orain dela urte batzuk Valparaisoko Eusko Etxean bazegoen ikastola bat euskara irakasteko. Irakaslea eta ikasleak astero elkartzen ziren Orain dela urte batzuk Valparaisoko Eusko Etxean bazegoen ikastola bat Valparaisoko egoitzan, hango egoitzak su hartu zuen arte. Valparaisoko Euskaldun elkartea apurka-apurka ostera ere antolatzen hasi zen eta 90. hamarkadan Viña del Marreko erdi aldeko bulego bat alokatu zuen. Bulegoa ondo zegoen hasteko, baina espazioa ez zen nahikoa klaseak emateko. Denborarekin gero eta jende gehiago sartzen hasi zen eta, horretaz gain, zelan euskaldun zaharrek hala bere ondokoek euskara ikasteko eta berba egiteko leku bat derrigorra zela ikusi zuten. Orduan, mende honetako lehenengo hamarkada inguruan Lemoizen jaiotako Euskal Etxeko bazkide batek bere etxearen lur azpiko pisua eusko etxekoei utzi zien klaseak emateko eta berak parte hartzeko.
Horrela hasi ginen klaseak ematen. Gaur egunean geure eusko etxearen eraikuntza daukagu eta urtero klaseak prestatzen dira.

Euskara, lehen europar hizkuntza, bizi-bizirik dago hemen, Amerikan, ere

Valparaiso, Txile. Oso pozik gaude txiletarrak, oso gauza garrantzitsua berreskuratzen ari dira, bere hizkuntza: euskara. Bai, egia da, txiletarren % 20 edo % 30en arbasoak euskaldunak dira. Beraz, euskarak hizkuntza oso arrunta izan beharko luke hemen, baina zorritxarez ez da errealitatea. Normalean bigarren belaunaldian hizkuntza galdu egin dute, baina orain senperrenak egiten ari dira euskara berreskuratzeko.

Lehenak ahalegin isolatuak izan ziren, eta, agian, kontzientzia sortu zuten, adibidez, Pedro María Elorriaga, Victoriano Zabala Salegui eta Pedro Leguina Eguiak.

Esandakoez gainera, aipamen berezia merezi du Luis Mondragonek. Lanbidez medikua, bere euskara klaseak gogoratzen ditugu, “El doctor Mondragon” Araban jaio zen eta familiarekin Txilera etorri zen txikitan. Hemen Medikuntza ikasi zuen, baina bere benetako maitasuna euskara izan zen, eta hemen, Valparaison, ikasi zuen, orduan “euskaldunberri”a izan zen, horregatik du bere izena gure euskara eskolak.

Gaur egun zeregina handia eta zaila da, baina Euskara Munduan Programari eta HABEri esker, erronka gero eta hurbilago dago, eta fruituak ikusten ari gara: Euskara gure kaleetan berriro.

No hay comentarios: