20110509
Sei gezur
Nik istorio oker bakarra ez, sei kontatuko ditut:
1- Cristobal Colon-en karabelak ez ziren hiru, bi baizik: La Pinta eta La Niña ziren karabelak, zeren eta Amerikaren aurkikuntzan parte hartu zuen beste itsasontzia “nao” bat zen, beste biak baino handiagoa den itsasontzi-mota bat. Maria Galanta zuen izena, baina, Colon-ek Santa Maria izena jarri zion.
2- Salem-go sorginak ez zituzten sutan erre: Sorginkeria kasuetan erabiltzen zen zigorra eman zieten, eta, urkatu egin zituzten.
3- Napoleon ez zen hain txikia: Izan ere, 1,68 m luze zen; gainera, bere etsai Wellingtongo dukea baino altuagoa zen.
4- Bikingoek ez zuten kaskorik erabiltzen, ezta adarrik ere: Gustav Malstrom margolariak 1820 urtean pintatu zituen hainbat koadrotan agertzen dira bikingoak kaskoak eta adarrak erabiliz; baina, hauxe da egia: Malstrom-ek horrelako kaskoekin pintatu zituen deabruaren antza izatea nahi zuelako.
5- Guillotina: Ez da frantziar asmakizuna, eta, asmatu zuena ez zen Ignace Guillotin; Guillotinek bakarrik exekutatzeko proposatu zuen. Erromatarrek dagoeneko ezagutzen zuten, eta, jakina, erabili ere egiten zuten.
6- Van Gogh-en belarria: Van Gogh-ek ez zuen belarria moztu, belarriaren zati bat baizik.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario