20110509
Agustín Tosco: sindikalista cordobarra.
Agustín Tosco “Luz y Fuerza” Sindikatoaren Idazkari Nagusia ( Secretario General) Oso zintzoa eta guztiz maitatua izan zen. Lagunek eta kontrakoek errespetatu zuten
Gaur egun oraindik ere jendeak Diktadurak hil zuela sinesten du. Eta gauza bera errepikatzen jarraitzen du.
Baina azken diktadura militarra 1976an hasi zen eta 1983ra arte iraun zuen. Agustin Tosco 1975an hil zen
Historioa pixka bat azaldu beharko dut hau guztia argitzeko.
“Cordobazo”a egin ondoren, gobernu militarrek Tosco aldiro espetxeratu eta askatzen zuten.
Gero eta argalagoa ikusten zuten.
Demokrazia berreskuratuta, langileen egoera eta bere ideiak defendatzen jarraitu zuen.
Izan ere, Salvador Allendek Txileko Gobernua jaso zuenean, Tosco haren ondoan agertu zen. Demokraziaren festa izan zen.
1973an Perón Presidentea hil zen
Ondorioz, Konstituzionaren arabera, María Estela Martínez de Perón ek xjarraitzen zuen Argentinako presidente, baina Lopez Regak zuekan boterea. Lopez Regak berak aurkariak torturatzeko, desagerrarazteko eta hiltzeko “AAA” taldea sortu zuen. Oso pertsonaia gaiztoa izan zen.
Gobernu Konstituzionala izan arren, jarduera ikaragarri hauek egin ziren.
“AAA”k (Gaztelaniaz Alianza Argentina Anticomunista) Tosco pertsegitu zuen, eta sindikalistak klandestinitatera bizitzera joan behar izan zuen,
Une hartan gaixotu zen eta sendagile klandestinoek ezin zuten ondo zaindu. Zenbat eta denbora gehiago pasatu, orduan eta okerrago zegoen.
Infekzioa handitu egin zen eta antibiotikoak lortzea oso zaila zen.
Azkenean, setizemiak jota hil zen, 1975ean.
Beraz, Tosco militarrek kartzelan hil zutelako ideia faltsua da.
Beste berri interesgarri bat:
Hilobiratu zutenean, Cordoba osoa atera zen kalera liderra omentzera.
Milaka pertsonak gorputza lagundu zuten eta hiria banderez beteta zegoen.
Poliziak ez zuen ezer egin, eta jendetza isilik ikusi zuen.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario