20110509

Txilen euskaraz?



Santiago de Txileko euskal etxea



Euskarari dagokionez, Txileko egoera oso berezia da. Nahiz eta euskal presentzia nabaria izan, oso jende gutxik ikasi nahi du euskara.

Momentu honetan ia ikasle guzti-guztiek ez dute harremanik Santiagoko Euskal Etxearekin edo ez dute euskal jatorririk.
Orain dela urte batzuk unibertsitate batzuetan euskal kultura klaseak ematen ari dira. Klase hauek Eusko Jaurlaritzaren ekimena dira euskal kultura jakinarazteko.
Beharbada klase horiengatik edo Boga sistema implementazioarengatik azken bi urteotan ikasleen kopurua handitu egin da.


BOGA sistemaren bidez irakaskuntza oso laguntza handia izan da, eta ikasleak motibatu ditu. Baina oraindik asko falta zaigu euskarari dagokion lekua emateko gure Euskal Etxean.

No hay comentarios: