Frantzisko Jatsu Azpilikueta, Frantzisko Xabierkoa, berriro jaioko balitz, berriz santua izango litzateke, baina ez litzateke Asiara joango, Afrikara baino. Baina, berak laguntzen zuen misio ebanjelizatzailearen aurretik Estatu Batuetara ikastera joango litzateke. Han Georgetown Unibertsitatera joango litzateke eta Loiolako Iñigorekin elkartuko litzateke. Iñigok, hara joan baino lehen, bere aberastasun guztia Las Vegasen emakumetan eta kasinotan xahutuko luke, baina Iraken gertatuko istripu baten ostean jabetuko zen bizitzaren esanguraz. Iñigok, Frantziskok eta lagun gehiagok elkarrekin sortuko lukete nazioarteko GKE bat Afrikari laguntzeko. Estatu Batuetan arrakasta handia izan eta gero, NBEk (Nazio Batuen Erakundeak) bere partetzat edukiko luke eta Frantziskok, bere baitan, Afrikara joateko beharra sentituko luke. Sierra Leonan, bertako hizkuntza ikasiko luke eta eskola asko egingo luke hango umeentzat. Azkenean, diamante-trafikoa debekatzen hilko litzateke.
20100927
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario