Ni jaio nintzenean , nire herrian Silvia, Marta, Cristina, Graciela izenak zeuden puri – purian. Aitak ez zuen izen euskalduna pentsatu eta amari Juanita gustatzen zitzaion, ez Juana, Juanita txikigarrian jarri zidaten, oso txikitan, jakina!, baina orain badirudi tontoa naizela izapide bat egin behar dudanean, “izena txikigarrian!” esaten diot.
Nire alaba jaio zenean , senarra eta biok “La noche de los tiempos” irakurtzen ari ginen , bere protagonista (pertsona nagusia) Eléa zen (izen grekoa da) eta izen hori jartzea erabaki genuen. Orain izen hori iparraldean, Lapurdin puri-purian dago. Nahi gabe izen euskalduna jarri genion.
Semeak Nicolás izena du,. nire aitak Nicolas izena duelako. Aita abenduaren seikoa, San Nikolas egunekoa zen. Halabeharrez, bere aitaren eta aitonaren izena ere Nicolas zen.
Familiako emakume guztiek, nik izan ,ezik Valeria dute izena: nire ahizpak susana Valeria, nire alabak Eléa Valeria, eta orain bilobak, Sofía Valeria. Mutila jaioz gero, Nicolas jarriko zioten, bai horixe!
No hay comentarios:
Publicar un comentario