20100913

Mª Amelia

Ni jaio nintzenean, Argentinan “María, Cristina, Marta….” Izenak zeuden puri-purian. Haurrei bi izen jartzen zizkieten eta biak erabiltzen ziren izendatzeko “Mª Cristina, Luis Alberto…”. Nire gurasoek neskatxa bat zuten, beraz mutil bat espero zuten. Ni mutil izan banintz Juan Ignacio izango nintzen eta niri, egia esan, izen hori asko gustatzen zait, baina neska jaio nintzen eta gurasoek dudarik gabe aukeratu zuten izena. Garai hartan askotan ama-pontekoen izena jartzen zitzaien neskei eta gurasoek ere hori nahi zuten. Ama birjina María da eta nire amabitxia Amelia; beraz niri María (birjina bezala je!) Amelia Jarri zidaten.

Hala ere, jende askok María bakarrik deitzen dit eta beste batzuk Mame, hemen ere ezizenak jartzea asko gustatzen zaigulako. Ez dut arazorik nire izenarekin, orijinala dela uste dut.

No hay comentarios: