20100920

Fermin Muguruza


Eup Ispilutxo magikoa !

Kontaidak. Zergatik esaten dik jendeak ni 80-eko modaz jantzita agertzen naizela “Euskalduna naiz eta harro nago”-ko bideo promozionalean?, eta oso gaizki abesten dudala “Euskaldun berriaren balada” abestia Oskorri taldearekin ?

Hik gaizki kantatu? eta modatik at? Ezzzz

Oso oker zagok jendea, beti izango haiz Rockanrollaren abangoardia

Eta, gainera, Sarri abestia egin huen , beraz jada lortu duk zati bat izarren artean, eta dagoeneko oso famatua haiz.

Baina zera hori:, New-kid on the Block-ekoen antza daukadala eta trobadore politiko post- moderno bezala agertu nahi dudala ?

Horrek ez zidak lasai loak hartzen uzten !!!!

Lasai, mutil !!! Hori inbidia zikina duk!!! Artistak kontzertuetan eragin behar dik, kontzertuetan sortu behar dik zirrara

Orduan lo egin lasaie ta segi kantatzen aingeru ahots horrekin, agian, datorren urtean disko liriko bat aterako duk.

Ea euskaldun berriarenean baino finago aritzen haizen!

No hay comentarios: