20100913

Karina

Bueno, jaio nintzenean, Verónica izango nintzen, baina nire bizilagun bat lehenago jaio zen eta izen bera jarri zioten.

Horregatik, nire gurasoek izena pentsatu behar izan zuten eta Karina aukeratu zuten.

Ez dakit, baina nik uste dut izen hori ez zegoela modan.

Nire herrian, orduan aktoreen edota santuen izenak jartzen zituzten.

Orain izen arraroak gustatzen zaizkie.

Auzo pobreetan biziz gero, AEBetako izenak jartzen dituzte. Adibidez: Jonathan Lopez, Sakira Silva, etc. Nire eskolan izen horiek arruntak dira.

Nire izena gustatzen zait eta seme-alabarik izanez gero, izen euskaldunak jarriko dizkiet.

No hay comentarios: