20100906

Club Hotel Sierra de la Ventana


Garai batean , Buenos Aires probintziaren hegoaldean, Ventana mendilerroan, Club Hotel Sierra de la Ventana hotel ospetsua zegoen.
Hemen , xx mendearen hasieran mediku batek mikroklima aurkitu zuen eta klinika bat eraikitzea pentsatu zuen, baina ideia horretatik beste ideia bat sortu zen: hotel bat, nazioarteko hotela, luxuzko hotel bat.
Horretarako, Ernesto Tornquist, lur honen nagusia eta Cia Inglesa del Ferrocarril Sudeko lehenedakaria elkartu ziren.

Garai horretan distanziak zailtasun handiegia ziren, baina… aski da nahi izatea…eta abiatu ziren.
“Club Hotel Sierra de la Ventana” mundu osoan ospea zuen hotela zen.
Eraikuntzarako materialak Franziatik, Italiatik eta Ingalaterratik ekarri zituzten, eta jende askok egin zuen lan eraikuntzan.
Frantziako altzariak , carrako marmola , maioliikak eta “boaserie” inportatua ere erabili zuten.
Hotelaren sarrerak luxu handiko egongela handi bat zuen, jan-egongela Luis XVI estilokoa zen, joko aretoa. kasino handi- handia, liburutegia, eta “night club” ere bazituen. Guztira 173 logela eta 4 suite zituen hotelak.
Aldi hartan ez zen biderik, horregatik farmazia eta bi erizaindegi-gela ere bazeuden.
Bi apaindegi, gimnasioa eta begiratoki bat mendilerro osoa ikusteko. zinema eta eliza ere bai.
1911ko azaroaren 11an izan zen inaugurazioa. Zenbait politikari etorri ziren hotelari hasiera emateko ekitaldira. Urrutira iritsi zrien bere ospea eta famatu asko izan ziren bertan: Isabel de Borbon printzesa, Geroago Galesko printze bihurtuko zen Eduardo VII, Estatu Batuetako edota Brasilko presidenteak, besteak beste.

Baina, Hipólito Irigoyen lehendakariak jokoa debekatzeko dekretua eman zuenean,
kasinoa itxi behar izan zuten, eta pixkanaka-pixkanaka hotelak behera egin zuen eta
urte askoz itxita gelditu zen.
1943 urtean Rio de la Platan “ Graf Spee” korazatua urperatu zenean, 350 gizoneko tripulazioa argentinan gelditu zen eta hotel horretan ematen zieten ostatu.
Hiru urtez bizi izan ziren han.
1978. urtean eraikuntza eraitsi egin zuten.

No hay comentarios: