futbolari uruguaitarra 1959ko abuztuaren 8an jaio zen, Artigasen. Oso jokalari ospetsua izan zen bai Uruguain bai munduko beste herrialde askotan.
Argentinan, Racing Club de Avellaneda-n jokatu zuen eta gaur egun Mario Saralegi entrenatzaileren laguntzailea da Peñarol de Montevideon.
Aurrelariei oso pase onak emateagatik izan zen hain ezaguna, eta, inork ez ditu ahaztuko sartu zituen golak, ikusgarriak izan ziren eta.
Uruguain egin zuen debuta, Peñarol de Montevideo-n, 1977. urtean hain zuzen ere. Handik 1981. urtera arte jokatu zuen Peñarolen; hiru titulo irabazi zituen (1978-79-81), eta, 1981ean gol gehiago sartu zuena izan zen.
Brasilen, Argentinan, Italian eta Frantzian ere jokatu zuen, baita Uruguaiko Selekzioan ere, noski.
Argi dago oso jokalari ona izan zela, munduko txapelketa irabazi zuten bost herrialdetan jokatu zuen, eta, herrialde hauetako jendeari ez zaio ahaztu nolako jokalaria izan zen.
Italian eta Frantzian ez zen hain ezaguna izan, ordea, Brasilgo eta Argentinako futbol zelaietan egindakoa ikusgarria izan zen.
Uruguaiko Selekzioarekin bi munduko txapeketatan parte hartu zuen (Mexico 1986 eta Italia 1990), baina ez zuen arrakasta handirik izan.
46 urterekin erretiratu zen Club Pirata Juniors-en jokatu ondoren. Asko kostatu zitzaion futbolean jokatzeari uztea, futbolean jokatzea maite zuen eta.
Uruguaiko Selekzioan 66 partida jokatu zituen eta 12 gol sartu zituen.
Racing Club de Avellaneda-ko zaleentzat oso jokalari miragarria izan zen eta gaur egun ere jendeak asko maite du.
Ruben Pazek jokatu zuen Club-ak
1977–1981 Club Atlético Peñarol (Uruguai)
1982-86 Internacional de Porto Alegre (Brasil)
1986 Racing Matra de París (Frantzia)
1987-88 Racing de Avellaneda (Argentina)
1989-90 Genoa (Italia)
1991 Racing Club de Avellaneda (Argentina)
1992-93 Rampla Juniors (Uruguai)
1994 y 1997-00 Club Frontera Rivera (Uruguai)
1995 Godoy Cruz (Argentina)
1996 Wanderers (Uruguai)
2002 Nacional San José de Mayo (Uruguai)
2003-05 Club Tito Borjas (Uruguai)
2006 Club Pirata Juniors (Uruguai)
No hay comentarios:
Publicar un comentario