Ispilutxo, ispilutxo, jendeak telebistan sukaldari ona naizelako ikusten nau?
Nolako galdera egin duzun! Zure isla naiz. Egia esateko…
Ez duzu uste horrela denik?
Txikitatik, sukaldean ontzi eta zartaginen artean zabiltza.
Zure laguntza inoiz baino gehiago behar dut.
Beno, pailazo samarra zarela ikusten dut.
Aizu, zuk inoiz ez didazu hori esan!
Jaramonik ere ez didazu inoiz egin. Baina niregana jo duzu.
Inork ez dit hori esaten. Jende askok jatorra naizela eta oso umore dudaka esaten dit.
Pentsatu, zergatik jarraitzen dizuten emakumeek zuri?
Itxura galanta eta xarma handia dudalako. Eta, batez ere, gizon zintzoa naizelako sukaldean. Ezta?
Ez, ez . Inoiz ez dizute egia esango.
A zer gauza esan didazun! Niri esker, ni ikusteagatik
errezeta eta zapore berriak lortzen dituzte. Baina…
Baina zure sukaldeko sekretuak jakin nahi dituzte bakarrik.
Noski! Hori da nire plazerra! Niregatik ez balitz, nork prestatuko luke janaria “Rico Rico” goxo-goxo?
Eta haiek zuri zer ematen dizute?
Nik haiei esker leku politak eta sukaldari mordoak ezagutu nituen eta .
Aizu ispilutxo, Guztiak sukaldeko esparruan ezagutzen naute munduan. Gogoratu! Nireak errezeta goxo-goxoak eta taxuz eginak!!
Karlos, atera zaitez hemendik! Zuk ondo baino hobeto dakizu mundua konkistatzen!
No hay comentarios:
Publicar un comentario