20100906
Llao-llao
Llao Llao izena duen Argentinako hotelik ospetsuena Barilochen dago, Patagonian. 1940an eraiki zuten eta 1993an erabat berritu zuten. Alejandro Bustillok, arkitekto famatuak egin zuen proiektua. Bustilloren eraikin handiak daude Argentinan, Mar del Platako rambla, Provincial hotela eta casinoa.
Llao Llao mendixka batean dago kokatua Nahuel Huapi eta Moreno lakuen artean. Mendi izugarriak eta ehun urtetik gorako konifero basoak daude hotel inguruan. Llao-Llaok, paisai egundoko horretan, 18 zuloko golf zelaia du disfrutatzeko. Guztira, ehun eta berrogeita zazpi gela, hamaika suite eta kabaña bat ditu. Llao-Llao hotela munduko 100 hoberen artean dago.
Llao llao onddo hori bat da eta coihues-ko adabegietan (nudos de los arboles “coihues”) hazten da. “Araucano” indigenek goxoak egiten zituzten onddo horrekin. Bariloche eskualdean cohiuesko oso baso zabalak daude.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario