20100927

George W. Bush


Pertsonaia famatu batean pentsatuz gero, pentsatuko nuke nik W. Bush... zergatik pertsonaia hori?, bueno, bera Historian geratuko delako oso pertsona negatibo gisa gizakiarentzat. Pertsona hori Iraken, Palestinan… jaioko balitz, ez lituzke eragingo horrenbeste hilketa, ez lukelako diru askorik beste herriak inbaditzeko eta bere aberastasunak lapurtzeko guda bidez.

Hegoafrikan jaioko balitz, ez luke hainbeste diru gastatuko armatan edo beste arma kimiko berri batean, bizitzeko janarian baizik... edo agian ez, ez dakit, batek daki!

Ez luke Guantanamoko espetxe hori jarriko, edo ez luke jarraituko horrekin. Beste leku batekoa izango balitz, agian, ez luke Usako mugan Mexikorekin hormarik jarriko.

Dudarik gabe, bizitzari eta kultura desberdinei errespetu haundiagoa izango lieke, eta petrolioa ez litzateke hain inportantea izango berarentzat. Ez litzateke presidente izango, eta kazetar batek ez lioke zapatarik botako hiltzailea izateagatik.

Agian Bakearen Nobel saria irabaziko luke giza-eskubideak defendetzeagatik, eta begirune handia sentituko luke Hego-amerikarekiko eta garaiz lagunduko luke Newe Orleans-eko uholdeetan.

Hori guztia pasatuko litzateke, W.Bush beste leku batean edo hobe esateko... beste pertsona bat (lekua agian ez da erraduna) izango balitz.

No hay comentarios: