Ispilutxo, ene ispilutxoa, Zergatik eduki dut horrelako arrakasta nire eleberriekin?
Egia jakin nahi duzu, ala?
Bai, jakina!
Ez dut nahi hain lausengaria izan, baina idazle ona zarelako. Gure historiaren gainean, Euskal Herriko historiari buruz, idazten duzulako.
Arrazoia daukazu, baina zergatik neu, idazle asko dago eta orokorrean ez dut idazten erregeei buruz edo pertsona inportanten gainean?
Eta hain zuzen ere hori da zure arrakastaren gakoa: errege eta, batez ere, herri xeheaz idazten duzula. Zure eleberrietan buru-belarri sar daiteke edozein lekutan edo garaitan, garai horietako usainak, deiadarrak, haizea senti daitezke.
Eskerrik asko.
Zergatik gustatzen zaizu gure historiaren gainean idaztea?
Lehenengo eta behin, gure historia gure izaeraren parte delako. Historia barik ez gara eta etorkizunerantz begiratzeko atzerantz begiratu behar dugu. Euskaldun lez, norberak gure historia nola edo hala transmititu beharra dauka. Batzuek euskara transmititzen dute, beste batzuek gure herria aurrerantz eramaten dute edo gure historiaz idazten dugu... modu asko daude gure kultura zabaltzeko. Eta zuk, ispilutxo, zer egiten duzu?
Kar, kar, kar. Ez da gutxi egin ohi dudana, Euskal Herriko pertsonai garrantzitsuenak elkarrizketatzea eta, hala, historiaren barruan egongo diren pertsonaiak erregistratzen ari naiz.
Ikusi duzu?, zure zatia ematen ari zara!
No hay comentarios:
Publicar un comentario