20100906

Herriko hotel bitxi bat


Valparaison oso normala da lo egitera hotelera ez joatea. Jende gehienak etxe zaharrak aukeratzen ditu, bitxiagoak, merkeagoak eta erosoagoak direlako.

Hemengo jendeak “Bed and breakfast” esan ohi die, zeren eta turistentzat dira eta turista gehianek ingelesez dakite. Izenak dioen bezala, ohea eta gosaria barne alokatzen dituzte logela hauek.

Ohiko hotelak oso antzekoak dira, adibidez, “Sheraton” bat Valparaison, Bilbon edo New Yorken berdinak dira, baina etxe tipiko batean lo egitea esperientzia berezi eta bakana da.

Valparaisoko arkitektura oso berezia da, etorkin europar asko iritsi zirelako eta haien ohiturak eta etxeak egin zituztelako eta, agian, Valparaisok mendi asko dituelako. Beraz, Valparaisoko etxeak oso bitxiak, politak eta handiak dira, eta horregatik dira Gizateriaren ondarea.

Zer hoberik Valparaiso etxe tipiko batean ezagutzea baino?



No hay comentarios: