Ipilutxo zergatik nabil goizetik gauera hemendik hara oinez egun osoan eskorga hartuta?
Egia esatea nahi al duzu?
Jakina! Oso nekatuta nago eta zure laguntza espero dut, zu nire isla zarelako.
Ez zara haserretuko nirekin? Badakit jenio txarra duzula. Nolako jenioa duzun!
Gaiztoa zarela pentsatuko banu, ez nizuke laguntza eskatuko.
Badakizu ez naizela gaiztoa, dena den, esango dizudana ez zaizu gustatuko.
Pikutara zurekin! Laguntza emango didazu ala ez!
Buru gogorra duzu. Pertsona batekin egindako apustua ez zenuen galdu nahi. Orain oso nekatuta zaude eta ez dakizu zer egin!.
Eta zer egin behar dut?
Gaur atsedena hartu, bihar ikusiko dugu!
Aizu, ispilutxo….
Zer?
Hain burugogorra naiz?
No hay comentarios:
Publicar un comentario