20100927

Carlos Gardel


Gure abeslari famatua Carlos Gardel berriro jaioko balitz, ziur asko abeslari famatua izango litzateke. Ez luke ile motza izango. Bakeroak eta bota kanperak jantziko lituzke. Agian ez luke “Abastoko morochoa” goitizena izango. Beharbada, “Carli” izango luke.

Hori bai, gizon limurtzailea izango litzateke, beti bezala.

Lehen kantazen zituen abestiak aldatuko lituzke eta gitarra akustikoarekin joko luke. Kontzertuetan abesti berriak aurkeztuko balitu, Buenos Airesko Luna Park-ean edo River futbol zelaian gozatuko genituzke. Agian, Sabinaren eta Arjonaren laguna izango litzateke.

Agian, Sabina, Arjona eta Gardel primeran moldatuko lirateke.

Sabinaren laguna izango balitz, gauetan ibiliko lirateke tabernaz taberna.

Oporrak behar izango balitu, bere neska lagun ilehoriekin Tahitira joango litzateke.

Carlitos “Caras” aldizkariko argazkietan agertuko balitz, bere irribarre handiarekin egongo litzateke.

No hay comentarios: