20100920

David Zurutuza


Kaixo, ispilutxo maitea, esan Lehenengo Mailean geldituko garen.

Noski, David, noski, Erreala gelditzeko igo zen..

Primeran! Eta zenbat gol egingo dut?

Hori ezin dut esan, mutiko, baina lesionatzen ez bazara, oso jokalari ona izan zaitezke.

Badakit, lan asko egiten dut gorputza indartzeko. Eta orain oso pozik nago, ongi hasi garelako, oraindik ez dugu partidarik galdu!

Dirudienez, kamiseta berriak zorte ona eman dizue.

Zortea? Ez da zortea! Oso talde ona dugu eta gure jokalariek ahal duten guztia egingo dute afizioagatik!

Bai, baina kontuz, txapelketa horretan talde guztiak dira onak eta ustekabea izan dezakezue. Begira Hercules Barçaren kontra!

Egia da... Baina gu ustekabea izaten saiatuko gara! Ikusiko duzu!

Espero dut baietz. Beno mutiko, joan praktikatzera, hobetu nahi baduzu.

Bai, banoa, eskerrik asko ispilutxo!

No hay comentarios: