Ez dut ezagutzen hotel asko nire herrian ez dudalako hotelean geratu behar. Ezagutu nuen Barnetegi nengoenean Pocitos Plaza hotela. Bi aldiz egon nintzen hotel honetan, Barnetegiko jendearekin. Hotela, izenak esaten duen bezala, Pocitos auzoan dago. Ranblatik bi kalera dago eta hoteleko autobus geltoki bat dago. Hotelak hamar pisu dauzka eta hamargarren pisuan solariuma, gimnasioa eta sauna bat dauka. Logelak oso politak eta argitsuak dira. Logela batzuek ohe bakarra daukate, beste batzuek bi edo hiru ohe dauzkate eta batzuek ohe matrimonialak dauzkate.
Gainean dagoen logela, onena da, jakuzzia eta terraza daukalako eta beste logelak baino handiagoa delako. Logela horretan geratu ziren Oskar eta Karol azken aldian eta horregatik ezagutu nuen.
Jangela sarreraren aurrean dago, zabal eta erosoa da. Barruko patio dauka eta sukaldariek gosari goxo-goxoa prestatzen dute eta mahai luze batean jartzen dute goizero. Gela hauetan gau batzuetan dantza egin genuen eta solariumean ere bai. Goizean hamarretan garbitzaileek egiten ditzute oheak eta logelak garbitzen dute.
Oso une atsginak pasatu nituen hotel honetan.
20100906
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario