20100920

Diego Maradona


- Ispilutxo, nor da munduko futbol-jokalaririk onena?

- Ba, nik badakit nor den, baina, esaten badizut nirekin haserretuko zara.

- Nik uste dut ez dakizula.

- Bai, ondo dakit.

- Futbol-jokalaririk onena nor den jakingo bazenu, arazorik gabe esango zenidake.

- Esango nizuke, baina... Esango banizu, oker nabilela pentsatuko zenuke.

- Aizu! Ausartagoa izango bazina, hobeto konponduko ginateke. Esango al didazu zer uste duzun?

- Tira, esango dizut zer uste dudan, baina, lehenik beste gauza bat esango dizut: Beste galdera bat egin bazenu, errazagoa izango zen zuri erantzutea, gainera, ez genuen eztabaida hau izango.

Nire ustez Messi da munduko futbol-jokalaririk onena.

- Zer? Baina, baina... nola esan dezakezu hori? Ez al dakizu ni naizela mund...

- Ez!! Orain ez. Orain Messi da onena. Beste garai batean izan zinen onena zu.

- Eta... nire garaian jaio balitz Messi, nor izango zen onena?

- Ba, hori ezin dugu jakin; dena den, hori gertatu balitz, zu bezain ona izango zen Messi. Ez duzu uste?

- Zuk ez dakizu ezer futbolaz, eta gainera, futbolaria izango bazina, oso jokalari txarra izango zinateke.

- Pertsona izango banintz, ez nintzateke futbolaria izango, psikologoa baizik. Eta, badakizu zer? Hain harro izango ez bazina, lagun asko izango zenituzke; beraz, nire ustez, lagun gehiago izateko komeniko litzaizuke hain harro ez izatea.

No hay comentarios: