20100906
Gatzez egindako hotela
Hego Amerikan hotel bitxi asko daude. Nik oso bitxi bat ezagutzen dut, Bolivian dago, Uyunin, Potosí probintzian, Txileko mugatik hurbil dago. Uyuni gatz-basamortu, gatzaga, oso handia da. Bertako hotela gatzez egina dago. Hormak, logelak, altzariak eta dena gatzezkoak dira. Oso polita da, baina bitxia. Leku hori oso hotza da, baina hotel barruan tenperatura oso atsegina dago eta logelak oso erosoak dira. Janariak tipikoak dira eta, hara joanez gero, ahari errea dastatu beharko zenuke, oso ona da... Diotenez, ahariek gatz asko jaten dutelako du haragiak zapore berezi hori.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario