20090504

Paisa eta pastuosoa

Baziren behin paisa bat (un antioqueño) eta pastuso bat (de Pasto, Nariño) elkarrekin behi bat erosi zutenak. Paisak, oso maltzurra zenez, zera esan zion pastuosoari:

niretzat atzeko erdia eta zuretzat aurrekoa, eta pastusoak baietz, konforme geratu zen, pastusoak oso tolesgabeak direlako.

Egunero, beraz pastusoak behar zuen behia elikatu eta paisak jetzi, baina, jakina, esnea paisarentzat bakarrik zen, berea zelako atzeko aldea.

Egun batean paisa joan zen urrun negozio bat egitera eta pastusoari utzi zion behiaren ardura guztia. Itzuli zenean behia ez zegoen. Non dago behia, pastuso? galdetu zuen.

---Ba, beste paisa bat etorri zen eta dirua eskaini zidan behiagatik, nik adierazi nion nirea zela bakarrik aurreko aldea eta berak 200 mila peso eskaini zidan nire erdiagatik, dirutza polita, orduan nik saldu nion nire erdia eta zurea ez zuen erosi nahi izan. Beraz, hor duzu zure erdia. Aprobetxatu ondo!

No hay comentarios: