Nire arbasoak ez dira euskaldunak.
Aitaren aldeko amonaren familiakoak espainiarrak dira, Zaragozakoak, eta Argentinara etorri ziren 1914an, lan egitera. Rosariora iritsi zirenean, bitxi-dendan lan egin zuten, eta gero haien posizio ekonomikoa hobetu zuten.
Nire aitaren aldeko aitonaren arbasoak Italiakoak dira, Palermotarrak. Ez dakit noiz etorri ziren, baina Mafiatik ihes egin zutela uste dut. Nire aitona hil da, eta ez nion galdetu zergatik etorri zen bere familia.
Amaren amona ere palermotarra da eta bere gurasoak joan ziren soroak lantzera. Hark italieraz hitz egiten du, baina nik ez dakit.
Nire aitonaren deitura ‘Olivares’ da, eta Valentziakoa dela uste dut.
Baina benetan, nire arbasoen jatorria ez da oso interesgarria niretzat. Nahiz eta euskal ondorengoak euskaldunak izan, ni ez naiz espainiarra, ezta italiarra ere. Argentinakoa naiz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario