Historia hau iragan denbora eta erreinuan gertatu zen. zizelkari bat paseatzen ari zen tiranoaren palazioko lorategietan. Atzerritar ospetsuentzat egindako labirintoaz haratago, lepoa moztutako filosofoen zumardiaren mutur batean, zuhaizti bazterrean, zizelkariak bere azken lana aurkeztu zuen. NAIADE bat; Naide itxurako iturri bat.
Azalpen tekniko zabaletan luzatu eta bere garaipenaren gozoaz gozatzen ari zenean, artistak mehatxuzko itzal bat bere zaintzailearen aurpegian nabaritu zuen. Artistak arrazoia ulertu zuen: Nola da gai hain izaki apala- pentsatuko zuen tiranoak- nik, herriaren zaintzaileak, egin ezin dudana egiteko?
Orduan iturrian zegoen txori batek pozez beterik ihes egin zuen. Eta zizelkariari salbatuko zuen ideia bururatu zitzaion.
Umilak izan arren, -esan zuen txoriari seinalatuz- onartu behar dugu guk baino hobeto egiten dutela hegan.
(Adolfobio y Casares: “La salvación” cuento breve”)
No hay comentarios:
Publicar un comentario