Nire amaren arbasoak euskaldunak ziren, baina ez dakit noiz iritsi ziren Ameriketara. 1700 inguruan uste dut. “Criollos viejos” ziren.
Nire aitaren arbasoen historia desberdina da. Nire aitona Italiakoa zen eta txikia nintzenean niri kontatzen zidan Italiatik Buenos Airesera abiatu zela, lehengusuak eta herriko lagunak hor zituelako.
Itsasontzia iritsi zenean Montebideoko portura, hau gogoratu zuen Uruguain osaba bat zuela. Pasquale, bere osaba, hiri txiki batean, Minasen, bizi zen. Nire aitona bezala jostuna zen eta denda bat zuen. Minas Montebideotik hurbil zegoelako, itsasontzitik jaitsi zen, trena hartu zuen eta Minasera joan zen osabari bisita egitera.
Minas oso gustatzen zitzaion eta hor geratu zen bere osabarekin lan egiteko.
Urte batzuen ondoren Buenos Airesera paseatzera joan zen nire amonarekin.
No hay comentarios:
Publicar un comentario