20090504

La telesita





Santiago del Estero, Argentinako Errepublikako probintzia bat da. Han, istorio famatu asko gertatu dira. Ipuin honek, “La Telesita”-ren istorioa kontatzen du.

Telésfora Santillán hemeretzigarren mendean bizi zen. Emakume ederra zen. Ile luzea ta beltza zuen eta bere begiak urdinak eta argidunak ziren. Bere gurasoak hil zirenean mendira bizitzera bakarrik joan zen. Landan txoriekin eta zuhaitzekin pozik bizi zen. Baina musika entzuten zuenean, beti herrira dantzatzeko hurbiltzen zen.

Egun batean, musika misteriotsua eta oso ederra aditu zuen, jai bat zen, jende askok dantzatu eta abestu zuen. Bat-batean, dantzatu nahi zuen, momentu horretan, musika desberdin entzun zen. Baina sutik hurbil pasatu zenean, txinparta batek bere soinekoa piztu zuen eta suak dena erre zuen.


Mendian sua pizten baduzu, “La Telesita” agertuko da. Harekin hitz egin nahi baduzu, hori esan beharko duzue:

- Zer egiten duzu, Telesita?

Eta hark esango du:

- Hemen nago, bada.

- Dantzatu Telesita

- Ondo, dantzatuko dut!


No hay comentarios: