20090504

Puerto Gaboton


Puerto Gaboto herri bat da, Rosarioren ondoan. Puerto Gaboton,

Espainiako lehen gotorlekua egon zen, Sancti Spirirtu zen bere izena.

1600an, konkistatzaileekin, Andaluziako parea etorri zen: Sebastián Hurtado, soldadu bat, eta bere andrea, Lucía Miranda. Haiek etorri ziren Amerikara haien gurasoengandik ihes egiteko.

Egun baten, indigenek fortea eraso, eta Lucía bahitu zuten. Lucía ederra zen, eta indigenen jauntxoa, Mangoré maitemindu egin zen eta bere anaia ere bai!

Siripo (anaia) Mangoré garbitu, eta Luciarekin ezkondu zen

Etsita, Hurtado eta espainatarrek eraso zuten indigenen kanpamentua, baina galdu egin zuten. Indigenek ez zuten hil Hurtado, Luciak eskatu zuelako, baina kartzelaratu egin zuten.

Hurtadok jaiki eta Siripo hil egin zuenean, indigenek espainiarrak hil egin zituzten.

Orain, laurehun urte geroago, Puerto Gabotokoek esaten dute Lucia eta Hurtadoren fantasmak ikusi ahal dituztela, fortean eta gauetan...

No hay comentarios: