20090513

13 urterekin artzain txabola utzi eta Argentinara


Nire aita gipuzkoarra zen, Azkoitikoa zen , mendian bizi zen, baserritarra zen , Ormolakoa. Txikitan artzaina zen eta udan, bakarrik bizi zen Irukuruzetako mendian bizi zen txabola batean ardien begira eta gaztak egiten zituen.
Bere gurasoak nekazari pobreak ziren eta semeek Ameriketara joan behar izan zuten.

Etxetik irten zenean 13 urte zituen , Frantziara joan zen, han lan egin zuen txartela, pasajea, ordaintzeko. Buenos Airesa iritsi zenean euskaraz bakarrik hitz egiten zuen, baina laster gaztelania ikasi zuen.
Hemen behiak jezten zituen eta beste lan batzuk ere egin zituen.
Azkenean Chubutera joan zen, han nire amarekin ezkondu zen eta bertan gelditu zen betiko.

No hay comentarios: