20090513
Amonaren buztinezko labea
Ez dakit oso ongi nire aitona nola iritsi zen Argentinara. Bere izena Jean Pierre zen eta senide batzuk frantziakoa zela esaten didate. Euskaldun oso langilea zela . Hark gutxi hitz egin eta oso jenio ona zuela. Aitonak berrogeita hamabi zituen hil zenean. Nik ez nuen ezagutu aitona.
Nire amona Josefa Urkia zen. Tolosarra zen. Hura Argentinara familia batekin iritsi zen hemeretzi urte zituenean. Txikia zen eta jenio txarra zuela esaten dute. Argazkiek ez dute gezurrik esaten.
Nire aitona-amonek Azulen ezagutu zuten elkar eta ezkondu ziren. Bederatzi seme-alaba izan zituzten. Bosgarrena nire aita zen. Haiek ukuiluan lan egiten zuten landa batean Azuldik hurbil. Behi, ardi, txerri asko zituzten. Patioan buztinezko labe bat zegoen. Han nire amonak ogia egiten zuen. Beren herriko ohiturak mantendu zituzten.
Adibidez, goizean ukuiluan bukatu eta gero gosaltzera joaten ziren sukaldera. Urdaia arraultz frijituekin eta kafesne agosaltzen zituzten. Bere herrira ez ziren inoiz itzuli.
Familiaren berriak ekartzen zituzten gutunak ziren Euskal Herriarekin zuten lotura bakarra.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario