20090513

Zuberoako gautxoa


Gure arbasoak Zuberoakoak ziren. Zuberotar haiek nire familian misterio bat izan ziren nire ustez. Nire birraitonak-amonak ziren, Pierre Menditeguy eta bere emaztea Anne Illarragorry. Uruguaiera iritsi ziren XIX. mendearen bukaeran. Euskal Herrira bidaiatu baino lehen, nire familiak Argentinan hau bakarrik esan dit: Uruguaiera bidaiatu zirela, hantxe bere lehen semea jaio zela (nire aitona) eta han zaldiekin lanean hasi zirela. Ez dit asko esan nire aitona.

Nire aitonak ez zidan gauza asko esan.

Zubereraz hitz batzuk bakarrik, besterik ez. Lur honetako gizon bat izan zela, Aitonak beti esaten zuen, “gaucho” bat bezala. Hegoamerikako paisaia oso desberdina zen haientzat. Ez dago zalantzarik bere Zuberoa oso ederra dela, uste dut. Amerika osoan, ez dago horrelako lekurik. Gero, Buenos Airesera joan ziren eta hortxe hil ziren. Nire Aitona Santiago del Esterora lanera eta bere familia eratzera joan zen baina ez zuen inoiz bere hiria “Buenos Aires” utzi. Familiakoek Buenos Aires ez genuen inoiz utzi.

Baina Zuberoara eta nire arbasoengana itzuliko naiz. Bere herria Mendikota zen (eta da) eta Zuberoa erdian dago. Txikia (Zubereraz:Ttipia, kar kar) eta preziotsua da. Iaz leku bitxi hori ezagutu nuen. Zuberoa ederra zela esan zidaten, baina errealitatea politagoa zen. Ez dakit zein ziren arrazoiak emigratzeko garai horretan. Zuberoan egon nintzenean, bakarrik nire birraitonak-amonak emigratu zirela, esan zidaten. Orduan, zein zen bere asmoa? Ez dakit. Garai beldurgarria zen eta jende asko emigratu zen. Oso arrazoi pertsonalak zirela uste dut. Istorio hau, berria da nire ustez eta iaz euskal herrira joan nintzenean pixka bat osatu nuen. Gauza asko aztertzeko geratu direla eta dokumetu asko ikusteko. Egunen batean bidaiatzen badut, nire begiekin ikusiko ditut. Hurrengo bidai batean izango da. Baina joan aurretik asko ikasiko dut, pixka bat euskaraz hitz egiteko.

No hay comentarios: