Nire aitonak Euskaditik Argentinara ontzi frantses batean bidaiatu zuen eta 1891n Buenos Aires portura iritsi zen.
Gero, herri txiki batean, lana lortu zuen. Han nire amona ezagutu zuen eta ezkondu egin ziren.
Aitonak gurditxoak zituen.
Amona eta biak Azulera etorri ziren. Alde honetan agertu ziren lehen gurditxoak aitonarenak ziren
Landan, estantzia batean langileburu edo arduradun lan egin zuen.
Han jaio ziren bere bederatzi seme-alabak. Nire ama txikiena zen eta sei urte zuenean, aitona hil zen, oraindik oso gaztea. Noski, ez nuen ezagutu.
Nire amona, euskaldunen alaba, urte batzuk bizi izan zen, baina hil zenean ni oso txikia nintzen, beraz oso oroipen gutxi dut.
No hay comentarios:
Publicar un comentario