Bertako gizarte indigena bateko emakume batek bi seme txikiak epidemia hilkor batetik salbatu nahi zituen.
Oso urrun eraman zituen basoan eta zintzur batetik gertu utzi zituen arrain eta fruta-arbolak inguratuta.
Haiek jan zuten eta egun guztian jolastu ziren han, zintzurraren ondoan, baina gauean amaren beharra sentitu zuten eta bere bila basoan galdu ziren.
Negar egin zuten eta amaren bila hegan joateko txoriak izan nahi zuten.
Basoaren jabeak pena izan zuen eta hegazti bihurtu zituen. Haren herriraino hegan egin zuten, baina ikusi zuten guztiak hil zirela.
Egun hartatik ez diote hegan egiteari utzi eta zuhaitz batean kokatzean beren abesti errukarria kantatatzen dute: ayaymama…
No hay comentarios:
Publicar un comentario