20090513
Mila ofizio
Hau da nire familiaren historia, bueno laburpen bat..
Nire Birraitona Mutrikukoa zen, portu txiki bat , Gipuzkoan. Eta Amerikara joan nahi zuen, han egoera oso zaila zen, eta hemen Txilen familia zuen. Bidazti- ontzian etorri zen euskaldun gehiagorekin. Bidaia luzea delako, Montevideon eta Buenos Airesen gelditu eta nire birraitona eta besteak Valparaison jaitsi ziren 1887an. Hemen jaio zen nire aitona 1903an, baina, birraitonak oso izaera gogorra zuen eta aitonak ere bai; orduan eztabaida baten ondoren, etxetik irten zen aitona eta ez ziren berriro gehiago elkartu.
Nire aitak ez zuen ezagutu nire birraitona baina bere izena du, Luis (edo Koldo).
Nire aitonaren bizitza oso gogorra izan zen , gurasoen etxetik kanpo lan asko egin zuen eta desberdinak, Hegoaldean edo Iparraldean , argazkilaria edo herriz herriko saltzailea, beti gauza asko zuen, batzuetan diru asko zuen eta batzuetan dirurik gabe, baina beti lan egiten zuen, eta oroitzapen hori dut ...
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario