Esaera “Deabrua aipatu eta han gertatu” esaera lez, ordu bat inguru itxaron zuen eta bat-batean deabrua agertu zen bere nahastezinezko erre eta sufre-sundarekin.
- “Nor da dei egin didana?” –itaundu zuen deabruak ozen.
- “Ni izan naiz, deabru jauna”. Beldurtuta erantzun zion rotoak
- “eta, zer nahi duzu??, Zertarako dei egin didazu?” berriro itaundu zuen deabruak
- “Zurekin itunA egin nahi dut”
- “Baina gizon, esan zer nahi duzun!”
- “Nire arima saldu nahi dizut diruren truke, diru askoren truke.
- “Eskaintza oso interesgarria iruditzen zait… noiz nahi duzu nik eramatea”
- “Bihar bertan” Txiletar rotoak esan zuen
- “Arima saltzen duten pertsoneknormalean urte asko eskatzen dute dirua gozatzeko. Arraroa , oso bitxia iruditzen zait… eta zuk zure bila bihar bertan etortzea nahi duzu” Bueno – deabruak esan zuen- zenbat nahi duzu??? Zenbat balio du zure arimak?
- “Ez da asko, 100.000.000 peso nahi ditut” (€133.333 inguru)
- “Jesus!!!, bueno arima bakarra daukate gizatarrak””…. “Ederto iruditzen zait, ez dago problemarik, emango dizut…”
Baina, txiletar rotoak, ituna itxi baino lehen, paper bat sinatu behar zuela deabruak esan zuen. Orriak zioen “Bartolo Unda, ez zaitut gaur eramango, bihar baizik”
Orduan, sinatu zuten eta dena prest.
Rotoa putetxera joan zen eta asko edan zuen, bere bizitzako gau onena zeukan.
Biharamunean, Deabrua ageri zen Bartoloren aurrean eta esan zuen:
- “Zure bila nator” Kar Kar Kar KAR KAR!!!
Eta Bartolok haserretuta samar erantzun zuen:
- “Zuk itunekoa ez duzu bete. Irakurri berriro papera”.
- “Zer???” erantzun zuen Deabruak.
- “Beitu!, Irakurri ezazu!!”
Deabrua haserretuta zegoen, baina irakurri zuen: Bartolo Unda ez zaitut gaur eramango, bihar baizik.
- “Barkatu” esan zuen Deabruak
- “Zer!!! Hau ez da onargarria… 50.000.000 pesos (€66.666) nahi ditut kalteordain legez” esan zuen Bartolok
- “Beno, TORI!!! Baina bihar bihurtuko naiz” erantzun zuen deabruak.
Orduan, egunez egun deabrua bihurtu eta bihurtu, baina Bartolok eskatu eta eskatu. Gero, urtero, deabrua bihurtu zuen baina azkenean gogaitu zen. Baina azken egunean deabruak Bartolori esan zion: “EDERRA EGIN DIDAZU!!! Ona izan behar duzu, bestelaaaaa”
Ipuin hau amaitu da eta Bartolo, txiletar rotoa, oso zoriontsu bizi izan zen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario