Tehueltxeak Patagoniako bertako biztanleak ziren eta basoan bizi ziren lengaz eta koihuez inguratuta. Leku honetan ez zen ezer falta.
Tehueltxeak migrariak ziren eta badago elezahar bat.
Bidaia batean Koonex, Tehueltxe tribuko petrikilo zaharra konturatu zen ezin zela ibili, bere hanka zaharrak nekatuta zeudela. Lege naturala bete behar zuela konturatu zen.
Tribuko emakumeek guakano larruarekin toldo bat egin zuten eta nahikoa egur eta janari bildu zuten. Ondoren, familiaren kantuarekin agurtu ziren.
Kloonex etxera itzuli eta urrutira begiratu zuen familia mendi atzean galtzen ikusi arte.
Hiltzeko geratu zen bakarrik. Mundu honetan maite zituen guztiak urrundu ziren.
Zeruko kolore distiratsua desagertzen joan zen. Gau eta egun asko pasatu ziren udaberria iritsi arte. Orduan jaio ziren belar berriak, enarak iritsi ziren. Pixkanaka-pixkanaka Koonexen toldoaren gainean hegazti bando bat jarri zen alai kantari.
Bat-batean olanaren, toldoaren, azpitik ahots bat entzun zen. Koonexek errieta egin zien negu gogorrean bakarrik utzi zutelako.
Chingolito txiki batek erantzun zion: Udazkenean janari gutxiago dagoelako eta neguan gordetzeko lekurik ez dugulako joan ginen.
- Ulertzen dut- erantzun zion Koonexek- horregatik hemendik aurrera udazkenean janaria izango duzue, eta neguan babesa. Hemendik aurrera ez naiz bakarrik geldituko-. Gero emakume isildu egin zen.
Orduan, haize-bolada batek olana bota eta Koonex zegoen lekuan kalafate zuhaixka bat agertu zen, lore usaintsu horiekin.
Geroztik, hegaztiak ez ziren gehiago joan eta kanpoan zirenak ere itzuli egin ziren.
Tehueltxeek ere dastatu zuten eta betiko hartu eta bailara osoan zabaldu zituzten haziak. Geroztik, kalafatea jaten duena berriro itzultzen da hara.
No hay comentarios:
Publicar un comentario