20090513

Pinedotarrak, Arabatik Txilera


Pinedo familiaren erroak Araban daude. Pinedo herri txiki bat da Arabaren mendebaldean, Valdegobía-Gaubea haranean (Añanako koadrila barrukoa). Guk dakigunez, parrokiako erregistroen arabera, ezagutzen dugun lehen Pinedo-a Suzanan jaio zen. Suzana Arabaren hegoaldeko beste herri txiki bat da. Gaubea haranetik hurbil dago.

Horregatik seguru nago berak ez zuela euskara hitz egiten, baina gero berak ikasi zuen Bermeon. Baina hori kontatuko dizuet ostean.

Orduan, Pinedo berau, Serafin Pinedo Abezia, Suzanan jaio zen. Bere aita, Pedro Pinedo Basterra, Suzanakoa zen eta bere ama, Tomasa Abezia Lasarte, Salinillas de Buradón-Buradon gatzagakoa zen.

Oso gutxi dakigu Serafin Pinedo Abeziaren seintzaroari eta gaztaroari buruz. Edozelan ere, argi dago bere gaztaroan kultura sendoa lortu zuela, bere bizitza osoan zehar frogatu zuena irakasle legez. Bermeora joan zen irakasteko herriko eskolan. Harekin etorri ziren herrira bere ama, Tomasa Abezia eta bere anaiordea, Francisco Barron. Ez dakigu bere aita bizi zen, baina badirudi ezetz,

bere ama berriro ezkondu zelako Aurio Barronekin.

Bermeora lotzen zuten loturak laster egin ziren indartsuagoak.

Bermeon, Martin de Gandasegui y Ellaurri deustuarra zen alkatea. Bere aita zen Nicasio de Gandasegui, Bilbokoa, eta bere ama Manuela Ellaurri, Deustukoa. Anastacia de Ibarraran bermeotarrarekin ezkondu ostean, Martin de Gandasegui Bermeon sustraitu zen. Andregaia, Anastacia, Julian de Ibarraranen eta Maria Ignacia de Villabasoren alaba zen.

Serafinek Manuela maite zuen eta berarekin 1895ean ezkondu zen. Urteekin seinak eta zoriontasun handia etorri ziren. Lehengoa zen Serafin eta gero Manuela, Gonzalo, Maria, Dolores, Manuela eta Martin. Martin, nire aita, jaio zen 1910ko otsailaren 14an.

Zoritxarrez, arlo ekonomikoan gauzak ez zebiltzan ondo nire familian. Lagun bat deitu zion Amerikatik eta, gainera, lana agindu zion. Onartzea erabaki zuen.

Orduan, nire birraitonak bidaia egin zuen bakarrik Amerikara. Ez dakigu bidaiari buruz, baina badakigu Aricako portura heldu zela, eta, jakina, itsasontziz bidaia egin zuela. Gero Tacnara, trenez.

Bere senideen peko utzi zituen emazte eta seme-alabak eta ezagunerantz ontziratu zen.

Erabakia duda barik oso gogorra izan zen.

Abiatzea lur ezezagunerantz. Ama, andrea, seme-alabak, senideak eta lagunak uztea. Bermeo uztea. Herri polit honetatik alde egitea, bertan gazteak, seinak aurretik, irakurtzen irakatsi zienak, agurtu zuten mirespen maitasunezkoarekin.

Baina dena ez da itzaltasuna. Denborarekin gauzak aldatu egin ziren Serafinarentzat. Lan egin zuen asko eta aberastu egin zen, gesalez, salitrez, eta beste lanez dirua egin zuen. Azkenean, posible zen beretzat bere familia ekartzea. Eta hala familia osoa, bere emakume eta seme-alabak, ekarri zituen. Baina, gauzak ondo zebiltzala eta, harrera on azkar-azkar bat izan zelako, bere loba Aureo Barron (bere anaiordearen semea), Francisco Ibarraran (Nire birramonaren neba), Juan Goyenechea (bere lehengusua) eta Josefa eta Nicolasa, bi otseinak, ere etorri ziren. Manuelak zirudien “erregina bere gortean”.

Gauzak ondo zebiltzala eta, nire birraitonak bere semeak bihurtu zituen Euskal herrira, bere ikasketak amaitzera. Gero, batzuk itzuli ziren Txilera baina besteak ez.

Nire aitxitxe Txilen ezkondu zen Inés Goñirekin, nire amona, nafarren ondorengo bat.

No hay comentarios: