20090504

Caranchoaren txilioa

“Caranchoa” ez zen txoria lehenago, orain bezala.

Lehenago gizona zen, eta gauzak zituen.

Danborra jotzen zuen: PAM, PAM, PAM!!!!!.

Gizon berezia zen eta ametsetan gauzak ikusten zituen.

Egun batean jendea desagertzen hasi zen.

Orduan, jendeak laguntza eskatu zion.

Gizonak danborra jo zuen eta berehala lotan geratu zen.

Baina berehala esnatu zen.

Eta esan zien:- sugegorri handia dago, arantzak ditu, eta jendea jaten du.

Orduan, kaxa bat egin zuen eta sugegorria harrapatu zuen.

Hurrengo egunean, agertu zen deabru bat, “payak” zuen izena. “Karanchoa” Basora joan zen, eta deabru hil zuen.

Arratsaldean deskantsatu zuen. Baina, zoritxarrez, beste sugegorri handi bat agertu omen zen.

Orduan Karanchok sua lortu zuen eta herritarrei erabiltzen irakatsi zien. Deneb sua piztu zuten eta sugegorria agertu zenean, borroka egin zuten makilekin. Karanchok “kai, kai, kai” oihu egin zuen eta txori bihurtu zen.


No hay comentarios: