20090513

Eguneroko errosarioa, oroitzapenak eta lanak


1910 urtean nire aitona eta nire amona Euskal Herritik Argentinara iritsi ziren.

Lurrunontzi, bapore batean, bidaia egin zuten. Gainera bidaia luze eta oso zaila izan zuten, erosotasunik gabe.

Lehen Buenos Airesen bizi ziren, eta gero landazabalera joan ziren.

Nire aitona esne-saltzailea zen. Egunero, goizean behiak jezten zituen.

Jetzi ondoren herrira joaten zen, esnea saltzera.

Lanean asko jasan zuen, euria eta oso negu latzak. Beti izarpean egoten zen.

Nire amonak egunero seietan arrosario esaten zuen. Euskaraz otoitza xuxurlatzen zuen. Nik txikia nintzenean entzun nahi izaten nuen.

Guk amonarekin bere dantzak eta bere abestiak egiten genituen.

Nire gurasoek, bere lekuak, jaiak, ohiturak... beti gogoratzen zituzten.

Euskal Herrira ez ziren inoiz itzuli.

No hay comentarios: