20110606

Onak (Onas)




“Selknam”ak edo Onak Karubinka irlako kostaldean bizi ziren, eta barrura ere joan-etorria egin zuten. Ona “Yagan”en hitza da eta Selknam “Tehuelche”ena da. Gaur egun Karubinka irla Tierra del Fuego da. Ibiltari lehortarrak ziren, ehiztariak eta janari-biltzaileak.
Altuak ziren, 1.80m eta gihartsuak.
Orain dela hamar mila urte, Tierra del Fuego irla bihurtu aurretik, lehenengo Selk’namak Patagoniako hegotik iritsi ziren,
“Haush”ekin eta bi piraguak erabiltzen zituzten bi herrirekin (“Kawésqar”ekin edo “Alacaluf”ekin eta “Yagan”ekin) konpartitu zuten irla.



Elkarte txikiek osatu zuten talde hau. Gutxi gorabehera hogei lagunekoak. Bi familiak edo gehiagok osatzen zuten elkartea. Ez zuten ez bururik, ez kazikerik
Klan bakoitzak bizi ziren lurraldean haruwenh bat zuen.
Haruwenh ehiza lurraldea zen. Haruwenh-ek gure lurra esan nahi zuen.
Erlijio-kizunean, tribuen agureek betebehar garrantzitsuak egiten zituzten, eta aztien eskuan zeuden erritualak. Xamanak ziren “Kon”ek ehiztariei laguntzen zien eta gaixotasunak ere sendatzen zituzten. Bere boterea xaman hilen arimetatik zetorrela uste zuten
Monogamoak ziren,baina batzuk poligamia egiten hasi ziren. Oso arrunta zen bi edo ahizpa gehiagorekin ezkontzea
edo bere alargunarekin eta bere alabarekin . “Levirato”a ere praktikatzen zuen; hau da, anaiaren alarguna jaraunsten zuten.
Hashen sinesten zuten. Deabrua zen Hashek zuhaitz lehorra sinbolizatzen zuen eta beste batzuk. Zauriak sendatzen zituzten espiritu onberak ere existitzen zirela uste zuten. Temáukelek munduko ordena zaintzen zuela pentsatzen zuten. Onaken ustez, “Kenos”ek sortu zuen mundua.

Hilak larruz estali ondoren, putzu batean lurperatzen zituzten. Gainera euren etxeak erretzen zituzten.
Selk´nam hizkuntza Chon familiakoa zen. “ Chon”ek jende esan nahi zuen. Eta beste hitz batzuk ziren:

• Eguzkia: Kré / kran
• Ilargia: Kréen / krä
• Gaua: Kauk'n
• Eguna: Kerren
• Gizona: C'ón / Chohn
• Emakume: Naa / Nah
• Bat: Sós
• Bi: Sôki
• Hiru: Sauki
• Lau: Koni-sôki
• Bost: Kismarey

Kawi izendatu zituzten bi etxe mota eraikitzen zituzten: bata erdizirkularra eta bestea kono-formako. Makilez eta animalia-larruz eraikitzen zituzten.
Biluzik zebiltzan. Hotzetik eta euritik babesteko erabiltzen zuten guanaco- larruzko gainjantzi luze bat (chonkoli). Mokasinak erabiltzen zituzten, eta euren gorputzak margotzen zituzten.
Hegaztiak, “guanaco”ak eta azeri mota den “cururo”ak ziren bere elikadura. Itsasoko produktuak biltzen zituzten, itsaskiak adibidez,
bale hondarraldiak eta basa-fruta –calafate eta chaura¬–, lurra landu gabe.
Janaria lortzea gizonaren lana zen, eta emakumeek etxea zaintzen zuten.
Lanabesak sortzen zituzten, harrizkoak, hezurrezkoak eta egurrezkoak.
Arma nagusia uztaia eta gezia ziren. Habaila eta arpoia ere erabiltzen ziren.
Sua pizten zuten sukarrekin, guancoren paletarekin edota itsas-otsoen hezurrekin.

Azken onaren legenda

Azken onari buruz entzun nuen ipuina kontatu nahi dizuet.

“Ona”-k edo “Selk`man”-ak Txileko eta Argentinako “Tierra del fuego ” bizi ziren.
Beren bizimodua izugarri berezia zen, familia guztia euren kanoaren barruan bizi
zelako. Kanoa etxea, tenplua eta tresna zen eurentzat. Euren kanoak itsaso
lehoiaren larruarekin egiten zituzten baita euren arropak ere. “Tierra del Fuego”
ko egunaldia oso hotza da, baina euren arropa bakarra “taparrabo”a zen
Horregatik, Espainakoak iritsi zirenean, arropa txukuna janztera behartu zituzten
Honela, Onak gaixotzen hasi ziren, izan ere, berezko defentsak galdu zituzten,
janzten hasi zirenean. Gero sifiliak eta alkoholak triskantza eragin zuen.

Onen ustez, itsasoan hildakoak bizi ziren uharte bat zegoen, eta honi buruzko legenda bat dago: Azken ona emakumea zen, eta zahartu zenean bere burua bakarrik ikusi zuen: bakarrik zegoen bere hizkuntzarekin, bere erlijioarekin, bere bizimoduarekin. Beraz, kanoa bat egin zuen, arbasoek egiten zutena bezalakoa, eta itsasoan sartu zen hilen uhartera joateko.
Geroztik, inork ez omen zuen berriro ikusi, baina nik han gelditu zela uste dut.


No hay comentarios: