20110606

4. narrazioa

Jon Arretxek "Zazpi kolore" liburuan egin zuena egingo dugu ikastaroan: narrazio bat idatzi. Blogean jarri ondoren, narrazioaren izenburua zein den eta egileak zein kolorerekin identifikatu duen asmatzen saiatuko gara.

LA DELFINA

Orain arte, inork ez daki nongoa zen, ezta zein zen bere benetako izena ere. Nola Maria Delfina hala Delfina tradizio ahozkoan nahiz Literaturan agertzen dira
Hala guztiz ere, heriotza- agiriak Maria Delfina esaten du.
.Batzuek erregeorde portugaldarraren alaba sasikumea zela esan zuten.
Beste batzuek Entre Rios-eko familia apal bateko alaba zela baieztatu zuten..
Norbaitzuk koartelera Artigasen soldaduekin Brasildik etorri zela esan zuen.
Dena den, egia da errealitatea eta mitoa nahastu ziren maitasun- istorio baten heroia izan dela.
Pancho Ramírez gerla zibiletan parte hartu zuen Entre Rios- eko buruzagi bat izan zen..
Argentinako oso familia garrantzitsu bateko semea zen eta Concepción del Uruguyen jaio zen . Garai hartan, herri hau “Arroyo de la China” zen.
La Delfina Pancho Ramírez-en Kampamenduan agertu orduko burazagia eta emakumea elkarrekin maitemindu ziren, beraz gizonak ez zuen inoiz Norberta Calventori emandako ezkon-hitza bete.
Memento hartan, 1816 inguruan. oso pertsona ospetsua zen Argentinako alor militar nahiz politikoan eta arrakasta handia zeukan emakumeekin ez ezik . gerlarekin ere
Handik aurrera bikoteak borrokatu zuen Federalismoaren alde eta Delfinak Armada Federalearen Koronel a lagundu zuen bataila guztietan.
Bera ederra ez ezik ausarta ere izan zen, eta emakumeei debekatutako uniformeak janztea gustatzen zitzaion.
Bai gudu zelaietan bai jai dotoreetan ondo jokatu zuen
Adituen arabera, sablea haizemaile bihurtzean zekien.
Hiru urte geroago Ramirezen zortea aldatzen hasi zen Cordoba menperatzea erabaki zuten Carrerasekin eta nahiz eta hasieran ongi ibili , bataila dezente galdu zituen. Azkena Cordobako Probintzian Rio Secotik hurbil izan zen.
Ihes egin bitartean ikusi zuen etsaiek Delfina harrapatu zutela. Pancho salbatzeko itzuli zen, indarrez kendu zuen, bere zaldian igo zuen . Lauhazkatzen hasi bitartean kontrakoek sorbaldan tiroz hil zuten.

Gero Ramirezi burua moztu zioten eta Santa Fe ko enparantzan pikota batean jarri zuten.

Ramiresen soldaduek Delfina erreskatatu zuten eta lagundu zuten Arroyo de la China ra .(orain Concepción del Uruguay da)
Han bizi izan omen zen hil zen egunera arte.
Silvia Miguens idazleak , Norberto Calventok piano jotzen zuen bitartean , Delfinaren gorpua hilerrira eramaten zuten zaldi orgak entzun zituela esaten du
…1839ko ekainaren 28a zen.

No hay comentarios: