Lehenengo europarrak Amerikara etorri zirenean, bi zibilizazio handi zeuden “Mundu Berrian”: zibilizazio meso-amerikanoak (aztekak eta maiak) eta zibilizazio andinoak (inkak).
Zibilizazio azteka oraingo Mexikoko lurraldean zegoen, Maiak Erdialdeko Amerikan; Inkak Andeetako mendilerro aldean.
Zibilizazio bakoitza nazio eta tribuen benetako mosaiko batek osatzen zuen.
Gizartearen antolaketa poltiko, ekonomiko aurreratuak zituzten.
Zibilizazio hauek etorkin asiar mongoliarrak zirela teorizatu dute, barne itxuran antza handia baitute.
Zenbait teoriaren arabera, mongoliarrak Asiatik Amerikara pasa ziren Beringo kanaleko izotzetan zehar.
Zibilizazio hauek bizirik iraun zuten, europarrak etorri ziren arte, eta, gero, azkenak sarraskitu egin zituzten, teknologia eta nagusitasun belikoa zeuzkatelako.
Herri hauen kulturala zatitu ahal da hiru arotan: Pre-Klasikoa, Klasikoa eta Post-Klasikoa.
Olmekakoa kultura orozgainekoa zen aro Pre-Klasikoan.
Aro Klasikoan Teotihuakan kultura eta Maia kultura joritu ziren.
Toltekek eta Aztekek, inperio gerrazaleek, aro Post-Klasikoa militarismoz markatu zuten
Zibilizazio Olmekak kristo aurreko 1200tik 200ra iraun zuen.
Zibilizazio hauek jarein zieten kultura oinordeei idazkera hieroglifikoa.
Olmekek egin zituzten tresnak erdialdeko Amerika osoan aurkitu dira.
Tresna horietan herri honek sortu zuen artean elementu zentralak naturismoa eta sinbolismoa direla ikusi ahal da.
Teotihuakan kulturak iraun zuen Kristo ondorengo 1tik 750ra.
Gero han finkatu zen Ertamerikako kulturan eragin handia izango zuen beste kultura bat: Maiak.
Maien zibilizazioa agertu zen Kristo aurreko 1000. urte inguruan, eta iraun zuen Kristo ondoreneko 1697 urtera arte.
Kulturako berezitasun batzuk oso bitxiak ziren, maiek nahiz eta erlijio eta kultura komuna zeuzkaten, ez zuten hiriburu bakarra, ezta gobernatzaile bakarra ere.
Hiri bakoitzak bere burujabetasuna zuen, eta bertan hiriko handikiak, jauntxoak, agintzen zuen.
Erlijioa oso garrantzitsua zen Maientzat eta horrela eraiki zituzten luxuzko tenpluak haien Jainkoentzat.
Toltekek Kristo ondorengo 900-1187 izan zuten izate-data.
Gizarte Toltekoa gerrazalea eta militarista zen; bere garaiko beste herriek baino garatuagoak zituzten artea eta arkitektura.
Aro Post-Klasikoan Toltekek Maien lurraldean eragin handia izan zuten.
Inperio Aztekako hiriburua Tenochtitlan zen, eta mitologiaren arabera, Huitzilopochtliek jainkoak seinalatu zuen zien leku hori.
Mito horren arabera, Jainko horrek agindu zien adoratzaileei aurkitzeko arrano bat kaktus baten gainean suge bat mokoan zuela.
Hori izango zen zeinua eta han eraiki behar zuten hiria. Beraz, mito hau benetakoa balitz, ordura arte nomadak ziren Aztekak Tenochtitlanen finkatu ziren.
Andeetako herriei dagokienez, Inka zibilizazioak eraiki zuen bere hiriburua, Cuzco, Andeeteako mendilerroaren goi ordokian.
Inkek gailentasuna lortu zuten eta ondoko herrialdeak konkistatu zituzten.
Haiek administrazio eragingarritasun handia zuten eta probintzia asko gobernatu zuten.
Inkak eskulangile handiak ziren eta urrezko, zilarrezko eta kobrezko gauza asko egin zituzten.
20110607
Ameriketako zibilizazioak
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario