NIRE ADISKIDEAK ETA KOLOREAK
Euskal EtxeanUdazken koloreak
Asko gustatzen zitzaidan leku haietara joatea, lagun asko jiten ziren nigana eta beren txorrotxioekin alaitzen ninduten nire ondoan zeudelako.
Lasaitasun eta oreka bila joaten nintzen, gehien gustatzen zitzaidanean, batez ere, UDABERRIAK eta UDAZKENAK zuhaitzen hostoei eragiten zieten memento haietan zen. (berdea eta horia)
Beste bi lagun ere baziren nirekin: bata, gaueko laguna, nirekin elkartzen zena gau beroetan, bestea goiz-goizeko adiskidea, sarritan biltzen ginen biok.
Lehena, ILARGIA oso alaia izan ohi zen, oso ederrak, zilarrezkoak bezalakoak ziren bere dirdirak errekako uretan ikusten zirenean. (gris zilarra)
Triste samar egoten zen.
EGUZKIAK sentitzen zuen bere isla bidaltzen zuenean, errekako ura ez zela hain ederra, leku hark koloreetako bat bakarrik zeukalako erreflexuak nire ondora heltzen zirenean. Hori esaten zion bere adiskideari, ZUHAITZARI, eta honek hauxe kontatu zidan niri. (marroia).
Nik artista lagun bati deitu nion hori konpontzeko eta aztia zenez, kolore guztiez apaindu zituen gure lagunak.
Handik aurrera indarrez distira egin zuen nire lagun Eguzkiak eta koloreek berarekin bizitza hartzen zuten. (munduko kolore guztiak)
Gaur egun leku hori munduko ederrena da, oso pozik egoten gara han LagunaK eta hirurok, eta toki hura bisitatzen duten pertsona guztiak.
Aurten Agustin Ibarrolak irabazi du Gure Artea saria, bere arte-ibilbidearen aitorpen gisa.
Omenaldi txiki bat egin nahi diot ipuin honekin..
2011ko ekainaren 3an
No hay comentarios:
Publicar un comentario