20110609

9. narrazioa. Mundaka

Jon Arretxek "Zazpi kolore" liburuan egin zuena egingo dugu ikastaroan: narrazio bat idatzi. Blogean jarri ondoren, narrazioaren izenburua zein den eta egileak zein kolorerekin identifikatu duen asmatzen saiatuko gara.





Txikia nintzenean, amak beti kontatzen zidan bere lurrari buruz, asko gustatzen zitzaidan berak kontatzen zidana. Amak leku asko aipatzen zituen, baina niretzat lekurik zoragarriena Mundaka zen. Argazki batzuk zeuzkan, eta argazkiren bat aukeratu beharko banu, ziur Mundakakoa izango litzateke.
Mundakara joan nintzenean, 23 urterekin, ezin nuen sinetsi, argazkietan baino politagoa zen!! Hain txikia, hain polita denez… ez dakit, bere lurrina, itsasoaren kolorea, amaren hizkuntza arrantzaleen artean entzutea, harrizko gurutzea, jendea… dena zen, eta hori ikustean, poz-pozik egon arren, ez dakit zergatik , baina negar egiten hasi nintzen.
Amaren lagun bat han bizi da eta nik beraren etxean ordu bietan egon behar nuen, baina Mari ezagutu aurretik, Mundakatik bakarrik ibili nahi nuen, orduan goizeko zortzietarako joan nintzen, nire argazki-makinarekin, eta nire amak aipatzen zizkidan txoko guztietan ibili nintzen, bakarrik, saltoka, negarrez eta barrez!!
Nire ustez munduko lekurik politena eta maiteena da.

Zein kolore jarriko niokeen? Urdina, bere gardentasunagatik.

No hay comentarios: